external image consejo01.jpg (Consumer aldizkaritik)

URA AURREZTEKO AHOLKUAK

    • Garbigailua eta ontzi-garbigailua ahalik eta beteen erabili. Ura, garbikaria eta energia aurreztuko dituzu. Eta tresnek gehiago iraungo dute.

    • Kontrolatu ur kontsumoa. Iturriak irekita 5 litro gastatzen ditu minutuko. Konpondu ur-ihesak. Iturria dariola baldin badago 60 litro ur alferrik galtzen dira egunean.

    • Bainuaren ordez, erabili dutxa. Laurdena gastatuko duzu uretan eta ura berotzeko behar den energiatan




Hain ondasun eskasa eta preziatua izanik, zenbait aholku eman nahi dizkizuegu:

- Ur-ihesak eta tantaka ari diren kanilak lehenbailehen konpontzea.

- Komuneko deposituak ur gehiegi gastatzen badu, hareaz beteriko botila bat sar dezakegu barruan.

- Hobe da dutxatzea, bainatzea baino.

- Hortzak garbitu eta xaboitzen ari garen artean, kanilak ixtea.

- Platerak eskuz garbituz gero, hobe da denak batera xaboitu eta urez garbitzea.

- Ikuzkailua eta ontzi-garbigailua ondo betetzea.

- Beharrezkoa denean, bakarrik, kotxea garbitzea.

- Barazkiak egosi, eltzekariak beratu eta frutak garbitzeko erabili dugun ura loreak ureztatzeko aprobetxatzea.

- Loreak ilunabarrean ureztatuz gero, hobe.

- Eta azkenik, ura beharrik gabe ez pilatzea.


(Iturria; EKA kontsumitzaileen elkartea)


Euri-ura_aprobetxatzea.jpg (REPSOL-en orrialdetik)

Gutxi gorabehera, etxean erabiltzen dugun uraren erdiak baino ez du izan behar edangarria. Gainerakoa, hau da, ikuzgailuan, komuneko tangan edo ureztaketetarako erabiltzen dena euri-ura izan daiteke, beti ere, hura aprobetxatzeko sistema egokia instalatzen bada. Aurrezteko eta lehorteei aurre egiteko modu eraginkorra izan daiteke.



Basamortutzea.jpg (REPSOL-en orrialdetik)

Klimaren aldaketak basamortuak zabaltzea izaten du ondorio. Horri aurka egiteko, lurzorua galtzea saihestu behar da, baita erabiltzen dugun ura gehiegizkoa ez izatea ere, nekazaritzan gehiegi ez gastatzea...